Haritz landareak banatuko ditu eguenean Markina-Xemeingo Udalak
Guztira 500 haritz landare banatuko dituzte, 10:00etatik 13:00etara, Karmengo iturriaren ondoan.
Basoen Nazioarteko Egunaren harira Markina-Xemeingo Udalak haritz landarean banatuko ditu herritarren artean. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako haritzak dira, bertokoak, eta 500 zuhaixka banatuko dituzte guztira; hektarea erdi betetzeko haina.
Hain zuzen ere eguenean [martxoak 21] da Basoen Nazioarteko Eguna, eta mundu mailan ospatzen den egunagaz bat egiteko 10:00etatik 13:00etara egongo dira landareak banatzen, Karmengo iturriaren ondoan. Ohartarazi dutenez, euria bada Plazabarripean banatuko dituzte landareak.
BFAk bultzatzen duen Haritza izeneko proiektuaren barruan sartzen da ekimena; Europar Batasunaren laguntzagaz, EGEF Programaren bidez hala eskatu duen udal bakoitzari haritz landareak eman dizkio Aldundiak.