Herritarren erabakia Jaurlaritzara eraman nahi du Mutrikuko EH Bilduk
Duela hilabete batzuk portuko obrak bertan behera geratu ziren, eta egoera berriaren aurrean, barne hausnarketa eta eztabaida egitea erabaki zuen Mutrikuko EH Bilduk. Lau ondorio atera dituzte.
Mutrikuko portuaren testuinguruaren aurrean Mutrikuko EH Bilduk herri izaeraren inguruko eztabaidak eman eta baldintzak sortzeko jarrera bultzatu nahi du, herritarren parte hartze prozesua bultzatu eta erabakitakoa Eusko Jaurlaritzaren aurrean defendatzeko.
Duela hilabete batzuk obrak bertan behera geratu ziren, eta egoera berriaren aurrean, barne hausnarketa eta eztabaida egitea erabaki zuen alderdiak. “EH Bildu barnean iritzi ezberdinak daudela kontuan izanik eta gaur egunera arte ekarri gaituen ibilbidea aintzakotzat hartuz, 2023an hainbat herri batzar egin ditugu Bildukideok gure herrirako zer nahi dugun, eta zer ez, gure artean eztabaidatu eta iritziak mahai gaineratzeko”.
“EH Bilduk gai honekiko informazio eskaera behin eta berriz egin arren, Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez da erantzun argirik egon”.
Hainbat bilera egin eta lau ondorio “argi” atera dituzte; dikea ez luzatzea, kirol portuari ezezkoa, turistifikazioa bultzatuko duen jarduerarik ez dela nahi eta igerilekua estaltzeari ezezkoa.
Bileretan jasotako ondorioez gain, “herrira eta herritarrei begirako eremua bultzatzea” izan da jaso duten irizpidea. “Inguruak herritarren aisialdirako egokiak izan daitezkeen jarduerak sustatzeko egokitzea”. Horrez gain, dikea bere horretan uztea nahi dutela azpimarratu dute.
Herriaren iritzi nagusia zein den ezagutzeko parte hartze prozesua abiatu nahi dute “lehenbailehen”.
“EH Bildu barruan herri izaeraren inguruko eztabaidak ematen eta baldintzak sortzen joan” behar dutela zehaztu dute, tartean, etxebizitza politika, turismoa eredua eta ekologia aipatuz. EH Bilduren hauteskunde programan jasota dagoen bezala, herriaren iritzi nagusia zein den ezagutzeko parte hartze prozesua abiatu nahi dute, “lehenbailehen” eta herriak prozesuan erabakitakoa Eusko Jaurlaritzaren aurrean “defendatuko” du alderdiak.
Aurrekariak. Duela 20 urte hasi zen Mutrikuko portuaren eta itsas eremuaren gaia, “gai konplexua” dela zehaztu du Mutrikuko EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzak informazio eskaeren aurrean izan duen jarrera mahai gaineratu du: “EH Bilduk gai honekiko informazio eskaera behin eta berriz egin arren, Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez da erantzun argirik egon”.
Iaz, esleipen prozesua martxan jarri zuten, “Jaurlaritzaren jarrera ohikoa den moduan, udalarekin partekatu gabe”. Egoera horretan Mutrikuko EH Bilduk dikea amaitu egingo zutela onartu eta hurrengo faseetan begirada ezartzea erabaki zuten.
Obrak abiatu ziren eta “proiektuaren kontra dagoen herri mugimendu batek deituta”, herri galdeketa egin zela adierazi dute EH Bildutik. “EH Bilduren erabaki herri galdeketa bultzatu eta parte hartzea izan zelarik”.