Zergak helbideratzeko deia egin dute Ondarroako Udaletik
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergak ordaintzeko epea apirilaren 4tik ekainaren 3ra izango da. Helbideratuta dutenei maiatzetik aurrera kobratuko zaie.
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergak ordaintzeko epea zabaltzeko egun batzuk falta direla, Ondarroako Udalak zergak helbideratzeko deia egin du, “herritarrei erraztasunak emate aldera”.
Apirilaren 4an irekiko da Ondarroako trakzio mekanikodun ibilgailuen zergak ordaintzeko epea eta ekainaren 3a izango da azkenengo eguna. Zerga helbideratuta daukatenen kasuan, ostera, maiatzaren 9tik aurrera kobratuko zaie.
Zerga helbideratu nahi dutenek, apirilaren 30era bitartean izango dute horretarako aukera. “Data horretatik aurrera, helbideraketa, hurrengo urteko zergari aplikatuko zaio”. Dokumentua beteta aurkeztu behar da eta hiru bide zehaztu dituzte horretarako: Udal Erregistro Orokorrean (Alamedako bulegoetan), orokorra@ondarroa.eus posta elektronikora bidalita edo telematikoki. “Atxikituta dagoen dokumentua aurkezteak, zerga hau ez ezik, udaletxean ordaindu beharreko gainerako guztiak helbideratzeko aukera ere ematen du”.