Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Markina-Xemeinen amaituko da 21. Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria

Barikuan [apirilak 12] hasiko da Armintzan eta Euskal Herriko 35 herritan emango dituzte emanaldiak. Maiatzaren 12an helduko da Esperantza aretora.

Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2024/04/09

21. Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituko lan aukeratuak apirilaren 12tik maiatzaren 12ra arte ikusi ahalko dira. Aurrestreinaldia apirilaren 11n egingo dute Durangoko Zugaza zinema aretoan. Gero, Armintzan eta Bergaran emango dituzte lehen emanaldiak. Hain zuzen ere, azken saioa Markina-Xemeinen egingo dute, Lea-Artibai eskualdean egingo duten geraleku bakarra izango da. Udalak antolatuta, maiatzaren 12an 19:00etan emango dute emanaldia, Esperantza aretoan.

Guztira 37 emanaldi egingo dituzte Euskal Herri osoko 35 herritan. Horrez gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana “erraztu eta sendotzeko”, zuzendariekin solasaldiak egingo dituzte horietako askotan. Horrela, zuzendariek filmen inguruko azalpenak emateko eta herritarren galderak erantzuteko aukera izango dute. Hemen dago Laburbirak herriz herri egingo duen ibilbidearen datak eta antolatzaileak.

Hain zuzen ere, aurten 22 lan aurkeztu dira eta zortzi izan dira hautatuak eta horrenbestez proiektatuko dituztenak:

  • Dena asmatuta dago (Jone Arriola)
  • Katalinaren zoria (Guillermo Ordas)
  • Erro (Amaia Lejarreta)
  • Babesa (Ander Iruretagoyena)
  • Mundu berri bat (Mikel Alvarez)
  • Zirrara (Ane Cuesta)
  • Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
  • Betizu buru (Ander Iriarte)

Euskaltzaleen Topagunetik esan dute “denetariko lanak” aurkeztu direla, edukiz zein estiloz, eta asko dagoeneko zinema jaialdietan sarituak izan direla. “Orotara, 87 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz”.

Gogoratu dute Laburbirak bi helburu nagusi dituela: “Batetik, euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz; bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea”. Alde horretatik, azken 20 urteetako ibilbide “arrakastatsua” goraipatu dute. Laburbira zinemagintzaren “erakusleiho erreferentziala” bihurtu da: “Zirkuitu egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.