Talde Ekologistatik urte asko daramatzate errekaren saneamendu falta salatzen eta "etsipenez" jaso dute erabakiaren berri.
Markina-Xemein Lagunkoia taldeak herriko hainbat aspektu aztertu, eta hobetzeko proposamenak aurkeztu ditu udaletxean. Kezkarik handienetarikoa osasun zerbitzuen inguruan nabaritu dute.
Aipamen berezia egin diote Eire EgaƱa Odriozola mutrikuarrari.
Euskararen egoera ikusita, herritar talde bat batu da eta ekintzak egingo dituzte; lehenengoa berba eta esaerak biltzea izango da. Bihartik [maiatzak 1] uztailaren 26ra bitartean ekarpenak egiteko aukera egongo da.
Bihar [apirilak 30] eta eguenean [maiatzak 2] arratsaldean gimnasiora joan nahi dutenek erreserba egin beharko dute. Goizez monitore bat egongo da beharrezko azalpenak emateko.
32. Amorotoko Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten zapatuan [apirilak 27] Amorotoko frontoian. Barruk eta Argoitzek 30-25 irabazi zuten bigarren mailako finala, eta Jonpuk eta Epermendik 30-20, lehenengo mailakoa.
Gailu adimendunak ipini dituzte 24 edukiontzi horitan eta hiru ontzi mota bota ahalko dira. Herritarren lana eskertu eta parte hartzea eskatu dute udaletik.
Maiatzaren 17an egingo dute tailerra. Izena eman behar da.
Orain Bizkaiko Foru Aldundia errepideko zoladura konpontzen ari da.
Kiroldegian egin beharko da izen ematea. Aurrera Kirol Elkartearen udako teknifikazio kanpusean izena emateko aukera ere badago.
Barikuan [maiatzak 3] egingo dute, Markina-Xemeingo egoitzan.
Markina-Xemeingo Udalak eta Miauka Elkarteak kasetak jarri dituzte herriko hainbat tokitan.
Lan irabazlea Bekobenta 14ko eraikinean margotuko dute. Maiatzaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak.
Barikuan [apirilak 26] ospatu zuten Musikaia Eguna eta domekan [apirilak 28] kontzertua eskaini Xemeingo abesbatzagaz batera.