Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ispasterrek mendi bizikletako Green Series txapelketako hirugarren proba hartuko du

Domekan [apirilak 21] maila desberdinetako 200 txirrindularik baino gehiagok parte hartuko dute.

Mikel Reina Barros
Ispaster
2024/04/17

25 urtetan ziklo kross lasterketak antolatu zituen Ispasterko Ipargorri txirrindulari elkarteak. Erreferente bilakatu zen Lea-Artibai eskualdean. 2014an antolatu zuten azken aldiz. Hamarkada bat eta gero, diziplina desberdin bategaz, baina ostera ere mapan kokatu nahi dute Ispaster. Mendi bizikletako Green Series txapelketako hirugarren proba hartuko du domekan [apirilak 21] 09:30etik aurrera eta 15:00ak arte.

Hain zuzen ere, iaz inauguratu zuten mendi bizikletako ibilbidearen lehen lasterketa ofiziala izango da. 4 kilometroko ibilbidea da, 144 metroko desnibelagaz eta adin guztietako 200 txirrindularik baino gehiagok parte hartuko dute, kadeteetatik 50 urtetik gorakoak arte. Basokoetxe industriagune ondoko basoan dago kokatuta zirkuitu iraunkorra: “Zabalik dago beti, urte guztian nahi duenak bertara joan eta erabiltzeko. Udalak konpromezua hartu du mantentze lanak egiteko, batez ere, belarra eta sasiak kontrolatzeko”.

Antolatzaileek bere “edertasuna eta naturaltasuna” nabarmendu dute pinu eta haritz artean dagoelako. “Ibilbide dibertigarria dela esango nuke, ez dauka aparteko zailtasunik, baina bai hainbat oztopo tekniko. Igoera luze bat dauka eta igoera bera zein jaitsiera teknikoagoa da, hainbat trialera daude eta goikaldea da gunerik zailena”.

Orain arte erabili dutenek, inguruko txirrindulariek batez, azpimarratu dute “erabilgarria eta entretenigarria” dela, beraz, espero dute kanpotik datozenek ere iritzi bera izango dutela. “Parte hartzaile gehienak bizkaitarrak izaten dira, baina badaude gipuzkoarrak ere eta urrunagotik datozen kantabriarrak, adibidez”.

Antolatzaileek gogoratu dute goiz osoko plana dela eta txosna jarriko dutela jan-edana emateko. Gainera, eguraldia badirudi lagun izango dutela, horrenbestez, inguruko herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.