Berriatuko erdiguneko obrak amaitu dituzte
Orain Bizkaiko Foru Aldundia errepideko zoladura konpontzen ari da.
Amaitu dituzte Berriatuko erdiguneko obrak, eta horrekin batera hainbat aldaketa emango dira. Hain zuzen ere, sarrera ostera ere zabaldu dute, baina ezingo da udaletxe aurreko plazan aparkatu. Udaletik frontoi inguruko eta plaza zaharreko aparkalekuak erabiltzea gomendatu dute. Horrez gain, Aransolo kaleko zentzua aldatu da: plazatik sartu eta farmaziatik atera beharko da, semaforoak lagunduta.
Lan batzuk amaitu eta beste batzuk hasi. Bizkaiko Foru Aldundia herrigunea zeharkatzen duen BI-633 errepideko zoladura konponketetan hasi da. Horregatik, oinezkoen pasabidea ez da martxan egongo eta udaletik errepidea gurutzatzerakoan “kontuz eta tentuz” ibiltzeko esan dute eta beharrizana dutenei laguntzeko.