Europako garaikurrik garrantzitsuena, Markina-Xemeinen ikusgai
Maiatzaren 25an Bilbon jokatuk da Barcelonaren eta Olympique Lyonnaisen arteko finala.
Maiatzaren 25aren itxaroan daude Euskal Herriko futbolzale gehienak. Europako txapelketa garrantzitsuenaren finala Bilbon jokatuko da, eta urteko hitzordu berezi horren esperoan daude Lea-Artibai, Mu- triku eta Busturialdeko zale asko ere. Emakumezkoen Champions Leagueko finalerako sarrerak irten eta berehala agortu ziren. Hori baino seinale hoberik ez dago partidak sortu duen iskanbila ziurtatzeko. Barcelonako edo Olympique Lyonnaiseko kapitainak San Mameseko finala bukatu ostean altxatuko duen garaikurra datorren barikuan (maiatzak 17) Markina-Xemeinengo udalean egongo da ikusgai -09:00etatik 21:00etara-. Bizkaiko Foru Aldunditik argazkiak sare sozialetan zabaltzera bultzatu dituzte herritarrak, eta horretarako, pare bat traola proposatu dituzte: #SanMamesTopera #AskoDagoJokoan.