2024/5

"Kalitatezko osasun arreta" aldarrikatzeko giza katea egin dute Lekeition, SOS haur eta emakumeak mugimendu herritarrak deituta. Argazkia: Saioa Karkamo.

"Kalitatezko osasun arreta" aldarrikatzeko giza kate jendetsua egin dute Lekeition

SOS haur eta emakumeak mugimendu herritarrak deituta Lekeitioko eta inguruko herrietako biztanle ugari bildu ziren atzo [maiatzak 30] Lekeition. Mugimenduko kideak "oso pozik" gelditu dira herritarren erantzunagaz.

Ondarroako pentsiodunek Osakidetzaren egoera salatu dute

Ondarroako Osasun Zentroko langileen elkarretaratzearekin bat egin dute gaur [maiatzak 31] pentsiodunek eta datorren astean ere bertan egongo direla azaldu dute.

"Gazteok zuzenean zeharkatzen gaitu osasun mentalaren auziak"

Gaur Gaztetxean egingo duten mahai-inguruagaz emango dio amaiera osasun mentalari buruzko dinamikari Ernaik. Auziaren erroei heltzearen garrantzia azpimarratu dute.

Emakume zinemagileak kamera aurrean

Hiru urpekariren eskutik emakumeek zuzendutako zineman barrena itsaspeko bidaia batean barneratzen duen 'Arnasa Betean’ dokumentala eskainiko dute Ondarroako Kofradia Zaharrean.

'Autokarabanie' antzezlana estreinatuko dute Abarka antzerki taldekoek. Argazkia: Abarka antzerki taldea.

'Autokarabanie' helduko da domekan Markina-Xemeinera

Abarka antzerki taldekoak bost urtean taularatu ez badira ere, duela bi urte hasi ziren etzi aurkeztuko duten obragaz lanean: ‘Autokarabanie’ domekan [ekainak 2], 18:00etan helduko da Markina-Xemeinera.

SAJI musika taldea

Iker 'Saji': "Ez da erraza erabat gustura geratzea, baina gertu geratu gara"

Saji taldekoek ‘Amuak’ diskoa aurkeztuko dute zapatuan [ekainak1], Mendexan. Diru bilketa jarri zuten martxan finantzatzeko, eta 4.000 euroko helburua gainditzea lortu dute.

Arbe-Atain

Domekan Markina-Xemeingo Grand Slamerako txartela egongo da jokoan

12:00etatik aurrera Uni frontoiak goi mailako puntistak hartuko ditu beste behin ere: Laduchek eta Basquek jokatuko dute Arbe eta Atain etxeko bikotearen aurka. Irabazleek Markina-Xemeingo Grand Slamean jokatuko dute.

Europako parlamenturako hauteskunde kanpaina, Ziortza-Bolibarren. Argazkia: EH Bildu.

"Faxismoari eta inperialismoari" aurre egiteko herri argazkia atera dute Ziortza-Bolibarren

Joan den eguaztenean [maiatzak 29] Europako parlamenturako hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen Ziortza-Bolibarko EH Bilduk.

2023ko urpeko argazki txapelketako irabazlea

Bizkaiko Urpeko Argazki Txapelketa hartuko du Lekeitiok

Domekan [ekainak 1] Abadeen Molatik aterata, urpekariek bi ordu izango dituzte irudiak ateratzeko.

Eskualdeko 13 sortzaile elkartuko ditu Markina-Xemeingo Sortzaileen Azokak

Zapatuan [ekainak 1] 10:00etatik 14:00etara antolatu du Gazte Asanbladak.

Naturan Barrena (IV)

Paul Etxebarrieta: "Aukeratu ditudan argazkiak oso bereziak dira niretzat"

Euskal Herriko paisaia ikusgarriak, agerian daudenak eta ezkutuan egon nahi dutenak bildu ditu Etxebarrietak Bidea proiektuan. Orrialde honetan zentzumenak pizten dituzten argazki horietako batzuk bildu ditu HITZAk.

Paul Etxebarrieta
Gernika-Lumon egon zen erakusketa azaroaren 5era arte.

Aulesti izango da Euskal Australiarren erakusketaren hurrengo jomuga

Barikuan [maiatzak 31] egingo dute irekiera ekitaldia Esther Korta Euskal Australiar Elkarteko kidearen eskutik.

Jon Plazaolaren umorezko bakarrizketak hartuko du Gizaburuagako aretoa

Barikuan [maiatzak 31] 19:00etan, udal aretoan eskainiko du saioa Plazaolak. Ikuskizuna doan izango da baina izena eman beharko da aurretiaz.

Karmen Jaietako nagusien danborradan jotzeko izen ematea zabaldu dute

Ekainaren 10era arte eman ahalko da izena. Danborrada, berriz, uztailaren 12an egingo dute.

Gehiago