Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Harrobiaren erakustaldia, etxeko uretan

Ondarroa Arraun Elkarteak Euskadiko Trainerilla Txapelketako banderak eskuratu ditu emakumezken kadete mailan, eta gizonezkoen gazte mailan. Absolutuetan, gainera, hirugarren postuan geratu dira. Mutrikuk hirugarren postua lortu du emakumezkoen kadeteetan.

Emakumezkoen kadete mailako podiuma. Argazkia: Ondarroa Arraun Elkartea.
Gontzal Mendibe Miguel
Mutriku,Ondarroa
2024/05/20

Joan den astean Bizkaiko Trainerilla Txapelketan egin legez, Ondarroak harrobian dituen harri bitxien erakustaldia plazaratu zuen atzo (maiatzak 19) etxeko uretan. Emakumezkoen kadeteetan eta gizonezkoen gazte mailan Euskadiko Trainerilla Txapelketako banderak lortu zituzten .

Gazteenen maila gorenekoa bada ere, nagusiak ere ez dira atzean geratzen. Ondarroa Arraun Elkarteko zazpikoteak brontzezko domina lortu zuen, Zierbena garaileak baino 15 segundo gehiago behar izanda. Irabazleek 14.35 behar izan zituzten 3500 metroak egiteko, eta bigarrenak, bermeotarrak 15 segundotara iritsi ziren. Bizkaiko Trainerilla Txapelketako probetan ere Bermeo eta Zierbena ibili dira garaipenaren borrokan, eta oraingoan zierbenarren alde jausi zen. Isuntzakoak izan ziren laugarrenak nagusietan.

Gizonezkoen gazte mailan garesti egon zen garaipena. Ondarrutaren eta Itsasoko Amaren arteko lehia estuaren ostean, ondarrutarren elkartera egin zuen Euskadiko Txapelketako banderak; 15.46,16 ko denbora markatu zuten, bigarrenek baino ia lau segundo gutxiago. Isuntzakoak ere ureratu zuten euren trainerilla gazteen mailan, baina ez zuten zorte onik izan: deskalifikatuak izan ziren.

Ondarrutarrak, gazte mailako banderarekin. Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.

Emakumezkoetan, Isuntza izan zen eskualdeko ordezkari bakarra. Lekeitiarrak laugarren postuan helmugaratu ziren, Pasai Donibane irabazlea baino 41 segundo beranduago helduta.

Garaipena, estu.
Emakumezko kadeteetan, etxean lehiatzearen abantaila ezin hobeto baliatu zuten ondarrutarrek. Berdintasuna izan zen nagusi estropada horretan, izan ere, lehenengo bost sailkatuen artean zazpi segundoko aldea baino ez zen izan. 08.53,06an gelditu zuten denbora ondarrutarrek, eta Zarautzen ostean, Mutriku Arraun Taldekoek osatu zuten podiuma, 08.56,50ko denboragaz. Bostgarrenak izan ziren Mundakako Arraun Taldekoak, eta bederatzigarrenak Isuntzakoak.

Gizonezkoetan, Itsasoko Ama izendatu zen txapeldun, eta bostgarren denbora onena lortu zuten Isuntzako arraunlariek. Elantxobetarrak, lehenengo postuetatik urrun, hamaikagarren postuan geratu ziren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.