Ekainaren 7ra arte eman daiteke izena Berriatuko udalekuetan
Berriatuko Udalak herriko udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu du. Izena eman nahi dutenek baimena eta izen emate orria ekainaren 7a baino lehen aurkeztu behar dute udaletxean. Udalekuak Haur Hezkuntzako 3. mailatik eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko umeei dago zuzenduta eta bi txanda egongo dira aukeran: ekainaren 24tik uztailaren 5era eta uztailaren 8tik 19ra. Ordutegia, ohi bezala, 10:00etatik 13:00etara izango da.
Eragintza kultur erakundea udalekuak aurrera eramateko arduraduna eta udaletik herriko gazteei bertan lan egiteko aukera eman nahi diete. Interesa dutenek ekainaren 10era arte dute epea izena emateko eta haien currilum vitae eta aurkezpen gutuna eragintza@eragintza.eus posta elektronikora bidaltzeko. Mezuaren gaia hurrengokoa izan beharko da: Berriatuko udalekuak 2024 izen abizenak. Hezitzaileek zenbait baldintza bete beharko dituzte: herrikoak edo udalekuak izatea, aisialdian esperientzia izatea eta parte hartzean eta hezkidetzan trebakuntza.