Antzerkiaren labirintotik, Uhagonera
Ander Lipusek bere azken idatzizko lanak aurkeztuko ditu bihar [ekainak 5], 19:30ean, Uhagonen.
Ander Lipus antzerkilari, aktore eta zuzendaria izateaz gain, idazlea ere bada, eta bere azken bi lanak aurkeztuko ditu herritarren aurrean gaur. Interesa dutenek Uhagonen izango dute Lipusen aurkezpena entzun eta solasaldian parte hartzeko aukera, 19:30etik aurrera. Hala, Lipusek Antzerkiaren Labirintoan I: bitakora kaiera eta Antzerkiaren Labirintoan II: Artedrama baten bila liburuak aurkeztuko ditu.