Haur eta gazteen transexualitateari buruz ariko dira bihar Markina-Xemeinen
Bihar [ekainak 5], 18:30ean elkartuko dira herritarrak, kultur aretoan.
Markina-Xemeingo Udalak antolatuta, haur eta gazte transexualitateari buruz gogoetatu ahal izango dute herritarrek. Hitzordua bihar [ekainak 5] ipini dute, 18:30ean, Markina-Xemeingo kultur aretoan. Azaldu dutenez, transexualitate egoeran dauden neska-mutilen bidelagunak izateko prestakuntza jasoko dute hitzaldira bertaratzen direnek, Naizen elkartearen (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) eskutik.