Lekeitioko Paskual Abaroa kaleko obrak martxan daude berriro ere
Bi urteko geldialdiaren ostean Lekeitioko Udalak berehala hasteko baimena eman du; bi urte iraungo dute lanek.
Bi urteko geldialdiaren ostean, joan den barikuan [maiatzak 31] hasi zituzten berriro ere Lekeitioko Paskual Abaroa kaleko etxebizitzetako lanak, Beitia Hotela egon zen lurretan. Lekeitioko Udalak lanekin berehala hasteko baimena eman du, eta bi urte iraungo dituzten lanak hasi dituzte; bertan etxebizitza erosi duten herritarren eskariari erantzunez hasi dituzte lanak. Udaleko ordezkariek jakinarazi dutenez, lanek herritarren bizi kalitatean sortu ditzaketen eragozpenak “leuntzeko bitarteko guztiak” jarriko dituzte martxan.