Elaia Gojenolak eta Aritz Erkiagak aldeak ezarri dituzte Iron Cup txapelketan
Erkiagak Ion Ibarluzeagaz eta Elaia Gojenolak Ihart Arakistainegaz jantzi dituzte dituzte txapelak. Ispastertarrak eta berriatuarrak jokalari onenaren saria jaso dute.
Bilboko Deportivo pilotalekua frontoi bizkorra da, errematerako ezin hobea, eta Elaia Gojenolak eta Aritz Erkiagak haien maisutasuna erakutsi dute aurreko koadroetan. Berriatuarrak Ihart Arakistainekin irabazi du Bilboko Iron Cup txapelketa eta ispastertarrak Ion Ibarluzeagaz.
Emakumeen Masterrean, final ederra eskaini zuten lau pilotariek. Estrategia ondo landuta atera ziren Gogenola eta Arakistain: Erika Mugartegi gainetik pasatzea. Frida Watkins asko kargatu zuten, zumaiarrak pilota asko sartu bazuen ere, Gojenolak aurrean ondo amaitzen jakin du. Lehen atsedenaldira 8-7 heldu dira aurretik eta 15-12 bukatu dute lehenengo seta. Bigarrenean, Erika gehiago sartu da jokoan eta igarri da. Markina-xemeindarrak indarrez ematen dio pilotari eta errebesez errebotera botata egin ditu tantoak. Baita eskumaz ere. 12-15 irabazi dute horiek bigarren jokoa baina desenpatean bikote marroia izan da berriz nagusi. 1-0, Elaiak sakez. 1-1, Erikak errebotera botata. 2-1 Elaiak txapa gainekoa. 3-1, Elaiak atzera eta ondoren txapa gainean moztu. 4-1, atzean eginikoa eta 5-1, Elaiak hormabiko. Iron Cup txapelketan aurrerapausua eman du Elaia Gogenolak eta MVP saria eman diote.
Gizonezkoetan, konturatu orduko 8-1 galtzen ari ziren Urrutia eta Del Rio eta berehala amaitu da seta: 15-4. Bigarren jokoan gauzak nabarmen aldatu ziren. Urrutia eta Del Rio partidan oso ondo sartu zire: 0-5 aurretik. Donibane Garaziko aurrelariak erremate onak egin zituen, Erkiagari aurrez-aurre jokatu zion eta Del Riok tantu sorta bat egin zuen eskuinagaz goitik behera botata. Atsedenaldira horiak heldu ziren 5 eta 8 aurretik, baina gero bost tanto egin zituzten jarraian Lea-Artibaikoek: 10-8. Emozioa izan zen nagusi azken tantoetan. Baina pantera arrosei ez zien garaipenak ihes egin. 14-11 jarri ziren, horiek beste bi tantu egin ahal izan zituzten, baina 15-13 bukatu zen azkenean partida. Erkiagarentzako jokalari onenaren saria.