Bertoko nahiz inguruko ekoizle batzuek produktu guztiak saldu dituzte; beste batzuek, aldiz, salmenta "nahikotxo" egin dituzte.
Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldunek irabazi dute Euskadiko Traineru Txapelketa: Bermeo-Urdaibai eta Arraun Lagunak gailendu dira, hurrenez hurren, gizonezkoen eta emakumezkoen estropadetan. Isuntza podiumaren atarian geratu da gizonezkoen lehian; Ondarroak sailkapenean urrunago amaitu du bi probetan.
Ingurumenaren interesak eta herritarren pribatutasuna defendatzeko exijitu die Eguzkik hondakinen kamioiak kudeatzen dituzten arduradunei.
Zarautz gailendu da Lekeitioko IkurriƱan, gizonezkoen estropadan; emakumezkoen artean, XXX izan da bizkorrena. Itsas eta eguraldi baldintzak gako izan dira estropadan.
Zapatuan [ekainak 8] ospatu zuten Umeen Euskal Jaia Mutrikun, herrian giro "ederra" sortu zela aipatu dute Gure Ametsa dantza taldeko antolatzaileek.
Herri batzarra egin zuten barikuan [ekainak 7] Aulestin, Aulestiko Herri Lagunkoiak deituta. Markina-Xemeinerako garraioa eta eta errepidea konpontzea eskatzeko lan taldea sortu zuten.
Erkiagak Ion Ibarluzeagaz eta Elaia Gojenolak Ihart Arakistainegaz jantzi dituzte dituzte txapelak. Ispastertarrak eta berriatuarrak jokalari onenaren saria jaso dute.
Markina-Xemeingo esku pilota taldeak 46. aldiz antolatu du txapelketa; atzo [ekainak 9] jokatu zituzten finalak.
Gaur [ekainak 10] argitaratu dute berriatuarraren fitxaketa hurrengo hiru denboraldietarako, Osasunatik atera eta gero.
Barikuan [ekainak 7] markina-xemeindarrak 2-1 gainditu zituzten Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan.
Eusko Jaurlaritzak banatzen duen ziurtagiria lortu dute Berakruz Ikastolak eta Lekeitio BHI-k.