40 pilotari inguruk parte hartu dute Markina-Xemeingo esku pilota txapelketan

Markina-Xemeingo esku pilota taldeak 46. aldiz antolatu du txapelketa; atzo [ekainak 9] jokatu zituzten finalak.

Markina-Xemeingo esku pilota taldearen txapelketa. Argazkia: Markina-Xemeingo esku pilota taldea. Argazkia: Markina-Xemeingo esku pilota taldea.

Markina-Xemeingo esku pilota taldeak antolatutako 46. esku pilota txapelketako finalak jokatu zituzten atzo [ekainak 9] pilotariek. Guztira sei mailatan banatuta, 40 pilotari inguruk parte hartu dute txapelketan. Horietatik 24 pilotari heldu ziren finalera, eta frontoi txikian jokatu zuten guztiek. Hala, antolatzaileak pozik agertu dira aurtengo txapelketagaz: “Ondo joan dira finalak, partida emozionanteak egon dira. Urtero bezala, ondo joan da txapelketa. Datorren urtera begira antolatzen jarraitzeko gogoz gaude”.

Hori horela, bikotekako partidak jokatu dituzte umetxoek, umeak A eta B, gaztetxoek, gazteek eta nagusiek. Honela geratu da sailkapena: 

  • Umetxoak. Suhar Ansola eta Ian Mugartegi – Luken Martino eta Manex Pagoaga: 11-18.
  • Umeak A. Julen Aierdi eta Oier Gabika – Pello Olabarria eta Unaz Aranzadi: 18-5.
  • Umeak B. Ortzi Rotaetxe eta Oinatz Etxaniz – Bintou Ibarra eta Oihan Leibar: 17-18.
  • Gaztetxoak. Julen Ibarzabal eta Jon Beitia – Auritz Gortazar eta Gotzon Odiaga: 21-22.
  • Gazteak. Unaz Arrizabalaga eta Ibai Arakistain – Izai Oruesagasti eta Iker Otxoantesana: 14-22.
  • Nagusiak. Amets Alvarez eta Jokin Alvarez – Markel Egurrola eta Aner Arriola: 18-22.