Ondarroako Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera irtengo da domekan
Besteren artean, ohiko diru bilketaren eguna ospatuko dute.
Domekan Ondarroako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak herrian zehar ibiliko dira, ohiko Diru bilketaren Eguna ospatzeaz gain, minbizia duten pertsona eta senideentzako arreta integrala eta minbiziaren gaineko ikerketa sustatzeko laguntza eskatuko diote gizarteari.
Zazpi mahai egongo dira herriko leku desberdinetan: Zubi Berrian, Itsasaurren, Kamiñazpin, Alamedan, hondartzan, Artabiden eta Aranatar Sabin 9an. 35 boluntario baino gehiago egongo dira lanean, herritarrek Denok minbiziaren aurka ekimenarekin bat egin dezaten. %70eko biziraupena lortzea da helburua. “Ikerketari esker, gizonen artean biziraupen-tasa %55,3koa da eta emakumeena, %61,7koa”. Elkarteak 32 proiektu babesten ditu, eta 2023an 165 milioi euro bideratu ziren ikerketara. “Funtsezkoa da gizarte osoaren babesa izatea. Beraz, Ondarroako Elkarteak ohiko bilketa-kanpaina abiatuko du, herritarren lankidetza eskatzeko”.