Lea Artibai Fundazioak oinarrizko sukaldaritza elaborazioak egiteko ikastaroa antolatu du
Astelehenean [ekainak 17] hasiko da eta uztailaren 19ra arte luzatuko da.
Lea Artibai Fundazioak taberna eta kafetegietan lan egiteko oinarrizko sukaldaritza elaborazioak egiteko ikastaroa antolatu du. Datorren astelehenean [ekainak 17] hasiko da eta uztailaren 19ra arte luzatuko da. Interesa dutenek izen ematea zabalik dute.
75 orduko ikastaroa da eta Lea-Artibaiko 16 eta 29 urte bitarteko herritarrentzat dago bideratuta. PeƱascal Kooperatibak gidatuko du eta egun bakoitzean hiru orduko saioak izango dira 11:00etatik 14:00etara, Lea-Artibai Ikastetxeko jantokian.
Ikastaroa Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi Lea-Artibai 2024 programaren baitan kokatzen da, eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen babesa jaso du. Edukiei dagokionez, askotarikoak irakatsiko dituzte, besteak beste, elikagaien kontserbazioa, sukaldeko makineria eta tresneria edota sukaldatzeko erabiltzen diren lehengaiak.