Galiziako kulturaz busti dituzte Ondarroako kaleak
Jai giro “ederra” sortu da Itsasaurre Plazan Ondarroako Galizia Etxeak antolatutako jaietan. Atzo [ekainak 14] eguraldiak lagundu ez bazuen ere gau giro politagaz eman zioten amaiera barikuari. Gaur, goizean goizetik hasi dira gaita jotzaileak Ondarroako herria girotzen.
Ikuskizun “polita” eskaini dute Ondarroako eta Santurtziko Galizia Etxeko gaita jotzaileek. Euskal eta galiziar folkloreak nahastuz Markina-Xemeingo Zerutxu Euskal Dantza Taldeak hartu du plazaren erdigunea. “Helburua gure kultura, ohitura eta tradizioak mantentzea da. Gure gurasoek irakatsi zigutena guk ere gure ondorengoei erakusteko”.Â
Gastronomiari dagokionez, egun guztian izango dute bertaratuek galiziar gastronomia dastatzeko aukera: “Produktu Galiziarrak ekartzen ditugu asteburu honetarako, gure lurretako produktuak, hain zuzen: olagarroa, enpanada, Santiagoko tarta…”.
Udal ordezkaritza ere hurbildu da jaira eta dantzari eta gaita jotzaileen artean egin diote harrera. “Ondarroako herria oso esker onekoa da urtero antolatzen dugun jai honekin”.Â
Gaurko egunak egitarau biribila du aurretik, “gaur denetarik daukagu eta espero dugu eguraldiak aguantatzea. Goizean bezala, 20:30ean berriro egongo da oholtza gainean Estela Do Norte taldea eta ostean, Javi Moro DJak hartuko du musikaren ardura. “Gran Queimada”-rekin emango diote amaiera zapatuari eta bihar [ekainak 16], 12:00etan irekiko dute gunea berriro, ekintza kulturalekin eta Galiziako produktu tipikoen salmentarekin.Â
[ARGAZKI GALERIA]