Konpost eguna egin dute Ondarroan
Konpost eguna antolatu zuen atzo [ekainak 14] Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Ondarroako Udalarekin batera. 150 ikasle inguru hurbildu ziren.

Konposta zer den galdetu eta honen prozesuaren gaineko azalpenak jasoz hasi zuten ikasleek saioa, “basoan ematen den prozesu biologikoa da, guk prozesua imitatzen dugu, arinduta”. Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Ondarroako Udalarekin batera antolatu zuen atzo [ekainak 14] konpost eguna, Alamedan.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako, Ondarroa BHIko eta Zaldupeko Eskolako ikasleak hurbildu ziren, guztira 150 ikasle inguru. Herritarrek egindako konposta eta tomate landare bana banatu zituzten, “350 landare inguru ekarri ditugu, ikasleek izango dute lehentasuna baina herritarren artean ere banatuko ditugu. Horrez gain, ikasgelarako konposta ere eramango dute nahi dutenek”. Organikoa jasotzeko kit-a ere eskuragarri izan zuten bertan herritarrek.Â
[ARGAZKI GALERIA]






































































