Euskal Herriko herri hezitzaileek lehenengo Batzar Orokorra egin dute
Oinherri Herri Hezitzaileen sareak lehenengoz Batzar Orokorra egin du; bertan izan dira Markina-Xemeingo udal ordezkariak ere.
Lehenengoz Batza Orokorrean bildu ziren joan den ekainaren 7an Oinherri Herri Hezitzaileen Sareko kide denak, eta bertan izan ziren Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariak ere. Bergaran elkartu ziren Oinherri osatzen duten bazkide sustatzaile nahiz bazkide laguntzaileak; Markina-Xemein joan den udazkenean batu zen herri hezitzaileen sarera, eta bazkide laguntzaile dira gaur egun. Azaldu dutenez, “etorkizuneko erronkak” mahaigaineratu zituzten, eta orain arteko ibilbideari errepasoa eman zieten.