Hezkuntza arloko ikerkuntzari buruz ariko dira Zientziaren Giltzaken hitzaldian
Josu Solabarrietak eskainiko du hezkuntza ikerketaren ekarpen eta erronken inguruko saioa, gaur, 18:30ean Kofradia Zaharrean
Josu Solabarrieta Eizagirre pedagogoa izango da ekaineko Zientziaren Giltzak Elkarteak Antolatutako hitzaldia bideratuko duena, Hezkuntza ikerketaren ekarpen eta erronken inguruan jardungo du gaur, 18:30ean Ondarroako Kofradia Zaharrean burutuko den hitzaldian.
Ikerkuntzak hezkuntza arloan duen lekuaz arituko da Solabarrieta, leku hori zein den, zein izan beharko litzatekeen, eta zein izan daitekeen aztertuko du, “hezkuntza arloko ikerkuntzaren tamainari begiratuta, hezkuntzak gizarte baliabideen zati handienetarikoa erabiltzen duela ikusten dugu, eta aldi berean hezkuntzaren ikerketan zein zati txiki hartzen duen”.
Hainbat ikerketa eta ebaluaziotan parte hartu du azken hamarkadetan baina Solabarrietarentzat garrantzitsuagoa izan da beste ikerketa eta ebaluazioetatik ikasi duena: “Bereziki PISA eta beste nazioarteko ebaluazio batzuk erakusten dutena, eta hurbilago ebaluazio diagnostikotik ateratzen dena”.
Hezitzaile eta irakasleon lanean erabakirik garrantzitsuena “ebidentzia sendoetan oinarrituta” egon behar direla dio Josu Solabarrietak. “nolakoa da irakasleok eta hezitzaileok dugun prestakuntza ikerketan aritzeko? Honen guztiaren inguruan arituko gara gaurkoan”.