Mutrikuko Rock Kolektiboak II. Xiri Eguna antolatu du
Zapatuan [ekainak 22] musika eta kulturaz jantziko dituzte batez ere Xiri eta Atxukale inguruak.
Xiri Andonegi Egurbide mutrikuar eskultore eta margolariak Atxukale izeneko txokoan egin zuen obra biziberritzeko asmoz antolatu zuen iaz lehen aldiz Mutrikuko Rock Kolektiboak Xiri Eguna. Aurten zapatuan [ekainak 22] errepikatuko dute. Ospakizunerako askotariko ekintzak antolatu dituzte egun osoan zehar.
Aurten, berriz, ez dituzte ekintzak bakarrik Xiri gunean oinarritu eta jaia “herriko inguru desberdinetara” zabaldu nahi izan dute: Atxukale, Goiko Plaza edota Gaztetxea. 11:00etatik 14:00etara herriko eta inguruko 18 sortzailek haien postuak jarriko dituzte. Egun osoan zehar panel margoketa eskuragarri egongo da Nexgraffen eskutik. Musika doinuak 13:00etan hasiko dira The grace of Dionysus taldearen kontzertuagaz. Arratsaldean jarraipena besterik ez du izango musikak eta gaueko ordu txikietara arte luzatuko da DJ Elepuntogaz, Gaztetxean.
Egitaraua:
- 11:00-14:00: Sortzaileen Azoka
- Egunean zehar: Panel margoketa NEXGRAFFen eskutik.
- 13:00: The grace of Dionysus taldearen kontzertua.
- 17:30: Mutrikuko erraldoi eta buruhandien kalejira, goiko plazatik Xiri parkera.
- 18:30: Gailu taldearen kontzertua.
- Ondoren: Nexgraffen Margolanaren aurkezpena, eta Gauekoren iritsiera.
- Gero: Kalejira Gaztetxera Herriko Musika Bandaren txarangarekin.
- 22:00: DJ Elepunto, Gaztetxian.