Karmen jaietan eraso matxistei aurre egiteko herri protokoloa aurkeztuko dute
Jai Batzordeak bilera egingo du martitzenean [ekainak 25], 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Karmen jaien atarian, Jai Batzordeak bilera egingo du martitzenean [ekainak 25]. 18:30ean udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira, eta hainbat gai landuko dituzte. Alde batetik, jaietan eraso matxistei aurre egiteko herri protokoloa aurkeztuko dute, eta era berean, karmenetako egitarauaren liburuxka aurkeztuko dute. Horrez gain, aurreko bilerako akta onartuko dute, eta norberaren ekarpenentzako tartea ere egongo da.