Udako kultur egitaraua aurkeztu du Mutrikuko Udalak
Herriko talde desberdinak protagonista izanik, egitarau oparoa antolatu du Mutrikuko Udalak udara begira. Anaiarte abesbatzaren emanaldiarekin emango diote hasiera.
Urtero antolatzen du udako egitaraua Mutrikuko Udalak, eta oraingoan ere horrela egin du, herriko taldeei protagonismoa emanez. Ekainaren 29an [zapatua] emango diote hasiera egitarauari, Anaiarte abesbatzak igoko da Goiko Plazako oholtzara, 22:30ean.
Uztailaren 6an [zapatua] Akordeo taldearen eta Madalen abesbatzaren kontzertua egongo da 23:00etan Goiko Plazan. Uztailaren 13an [zapatua], Sorotan Bele gogoan kontzertua ikusteko aukera izango dute herritarrek, Mutrikuko polikiroldegian, 23:00etan. Mutrikuko Musika Banda eta Gure Ametsa dantza taldea ariko dra Sorotan Bele taldearekin batera. Kontzertuko sarrerak uztailak 1etik aurrera jarriko dira salgai, turismo bulegoan eta www.mutriku.eus helbidean.
Uztailaren 20an [zapatua] emango diote jarraipena egitarauari Afrika Bibang taldearen kontzertuarekin. Zazpi musikarik osatutako taldea Goiko plazako oholtzan arituko da, 22:30etatik aurrera.
Mutrikuko Malen jaiak igaro ondoren, abuztuan izango dute hurrengo emanaldia. Meñakoz Dantza Taldearen Labarretan ikuskizuna egongo da abuztuaren 3an, 23:00etan, Goiko Plazan. Abuztuaren 10ean Idoia Asurmendiren txanda izango da, hau ere, 23:00etan, Goizko plazan.
EGITARAUA
Zapatua, ekainak 29
- 22:30. Anaiarte Abesbatza, Goiko Plazan.
Zapatua, uztailak 6
- 23:00. Akordeoi taldea eta Madalen Abesbatza, Goiko Plazan.
Zapatua, uztailak 13
- 23:00. Sorotan Beleren kontzertua, Mutrikuko Musika Bandarekin eta Gure Ametsa Dantza Taldearekin batera, kiroldegian.
Zapatua, uztailak 20
- 22:30. Afrika Bibang taldearen kontzertua, Goiko Plazan.
Zapatua, abuztuak 3
- 23:00. Labarretan dantza ikuskizuna.
Zapatua, abuztuak 10
- 23:00. Idoia Asurmendiren kontzertua, Goiko Plazan.