Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bigarren txandan egonkortu nahi dute

Bermeo Urdaibai jaun eta jabe izan da asteburuan [ekainak 29 eta 30] Eusko Label Ligako lehen bi banderetan Galiziako uretan. ETE ligan Ondarroa zazpigarren izan da.

Ondarroa arraun elkartea A Coruñan Argazkia: Aitor Arrizabalaga.
Mikel Reina Barros
Lekeitio,Ondarroa
2024/07/01

Bermeo Urdaibaik ezin izan du Eusko Label liga hasiera hobea izan. Asteburu perfektua osatu du: bi bandera, lidergoa eta ACTko 100. garaipena. Ez dago gehiago eskatzerik. Ezin daiteke esan ere ezustekoa izan denik, Bou Bizkaia hautagai nagusia baita.

Hori bai, gogotik lan egin behar izan zuen zapatuan [ekainak 29] zein domekan [ekainak 30] Galizian. A Coruñan aurkari zuzen guztiak bestelako txandetan izan zituen lehendabiziko estropada izateagatik. Bermeotarrek alde izan zuten azken txandan aritu zirela arraunean, hau da, erreferentzia guztiak izan zituzten. Hondarribiarena izan zuten marka nagusia, lehen bi ziabogetan atzetik ibili arren, hirugarren luzean aldeak ezartzen dituen martxa jarri zuten aurrea hartzeko. Azkenean 20:14.24ko denboragaz 11 segundoko aldea atera zioten Ama Guadalupekoari.

Hain zuzen ere, Lekittarra eta Ondarroa lehen bi sailkatuen txandan aritu ziren. Isuntza “haien estropadako” onenak izan ziren, txandan bigarren eta sailkapenean zazpigarren 20:53,92ko denboragaz. Justu atzetik geratu ziren ondarrutarrak segundo bakarrera. Biek ala biek sentsazio onak baieztatu zituzten.

Estuago. Domekan [ekainak 30] berdintasun handiagoa izan zen, itsasoaren egoera ere bestelakoa zen, olatu eta haizerik gabe. Horrez gain, lehen aldiz, sailkapen orokorraren araberako txandak antolatu ziren. Bigarren txandan aritu ziren Lekittarra zein Ondarroa, bertan egonkortzea bilatzen dute biek. Orio eta Getariatik urrun, bakoitzak bere estropada egiten saiatu zen. Ondarrutarrak hobeto egokitu ziren, lekeitiarrek gehiago sufritu zuten. 20:01,50eko denbora lortu zuen Ondarroak eta 14 segundo gehiago behar izan zituen Isuntzak, zazpigarren eta bederatzigarren geratu ziren hurrenez hurren.

Ohorezko txandan ere gogotik egin behar izan zuen arraunean Bermeo Urdaibaik bandera lortzeko. Aurkari zuzenak izan zituen ondoan eta lehen ziabogan argi geratu zen lana derrigorrezkoa izango dela, hiru segundotan sartu ziren lau traineruak. Hirugarren luzean bermeoatarrek hain berea duten erritmo aldaketa egin duten, baina oraingoan Zierbenak bakarrik eutsi zuen. Azkenera arte estutu behar izan zuten Iker Zabalaren arraunlariek garaipena lortzeko, bakarrik 2 segundo eskaseko tarteagaz: 19:34.65.

Ondarroa neskak bigarren estropada

Argazkia: Ondarroa Arraun Elkartea.

Emakumezkoetan ere Arraun Lagunakek indar erakustaldi berdinagaz irabazi zituen bi banderak. Hurrengo asteburuan zapatuan [uztailak 6] Donostian ariko dira eta domekan [uztailak 7] Zierbenan. ETE ligan, bigarren estroapada asteburua izan da. Eta lehen mailan bezala, arraun elkarte batek erabateko nagusitasuna erakutsi du orain arte: Zumaiak. Zapatuan Donibane Lohitzunen eta domekan Zumaian, bietan emaitza bera lortu zuten ondarrutarrek: zazpigarren postua.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.