Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskualdean ere harro daudela aldarrikatu dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek

Aldarrikapenez beteta ospatu zuten Harrotasun Eguna Lekeition, sexu eta genero disidentzia erdigunean jartzeaz gain, Palestinako genozidioa ere salatu zuten.

Argazkia: Zaloa Badiola.
Garazi Burgoa Aldarondo
Lekeitio
2024/07/01

Ondarroako Andrabanda eta Mutrikuko Mari Matraka batukadaren doinuagaz hartu zituzten Lekeitioko kaleak Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek, sexu eta genero-disidenteen harrotasunaren eguna plazaratzeko helburuagaz. Mugarri bezala dute ekainaren 28a, 1969an Stonewallen poliziaren sarekada saiakeraren aurrean, LGTBIQ+ kolektiboko kideak jazarpenaren aurka matxinatu zirelako. Orduko aldarrikapenak, gaur egun oraindik “beharrezkoak” direla azpimarratu zuten eta horiekin atera ziren kalera barikuan, beste hamaika aldarrikapen gehiago gehituz.

“Harro ez da pride“ oihukatu eta enpresa eta erakundeak interpelatu zituzten: “Ez dugu onartuko kapitalismoak gure izenean zuriketarik egitea, sistema hau mantentzearen erantzule zuzenek gure diskurtsoa berraienganatu eta euren mesedetan erabiltzea”. Kapitalismoak aurpegia ostadar koloreagaz margotu eta aniztasunaren izenean etekinak areagotzen dituela aipatu zuten, “gure gorputzak merkantilizatzen dituzte, etekinak areagotuz, zis-hetero arauan eta esplotazioan oinarritutako produkzio sistema mantentzen duten bitartean. Guk argi dugu, gure gorputz eta identitateak ez daudela salgai!”.

Erroko aldaketa aldarrikatu nahi izan zuten Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek. Zis-hetero arauak eta kapitalismoak  borroka eurenganatu eta saldu nahi duen garaian, borroka antikapitalistak, dekolonialak eta trans-feministak aitortu eta aldarrikatu nahi dituzte, “jakitun izanda horretarako gure ekiteko eta egoteko moduak, pentsatzekoak eta bizitzekoak berrikusi eta aldatu behar ditugula”.

Horrez gain Palestinar herria bizitzen ari den genozidioa eta garbiketa etnikoa ere seinalatu zuten. Euskal agintari eta enpresen konplizitatea salatu eta Palestinak duen erresistentziarako eskubidea defendatu zuten, “gainera, altu eta irmo salatu nahi dugu Israel egiten ari den ‘pinkwashing’ edo zuriketa arrosa, genozidioa ustezko askatasunaren atzean ezkutatu nahi dute”.

Trans kolektiboaren kontrako erasoen eta gorroto diskurtsoen oldarraldiari ere aipamena egin zioten Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek eta eraso hauek sexu-genero disidente eta transfeminista ororen aurkako erasoak direla azpimarratu zuten, “eraso hauek genero-sistema hautsi nahi dugun guztion kontrako erasoak dira, eta lehen lerroan aurkituko gaituzue”.

Lea-Artibai eskualde mailan antolatzen den taldea da Desbiauak eta herri txikien errealitatea mahaigaineratu zuten: “ohikoa da gorputz disidenteen sexilioa, hau da, herrietatik hirietara joateko beharra, espazio seguruen bila”. Hala ere, Desbiauek herrian bizi nahi dute, eta herritik aldarrikatu eta gorpuztu nahi dute disidentzia, horretarako, zis-hetero arauan kokatzen diren oro interpelatu nahi dute, “izan ere, gure herriak ez dira espazio seguruak, ez dago zis-heterosexualitatik at bizitzeko alternatibarik. Aurreko urtean Lekeitioko jaietan izandako eraso homofoboak isiltzea adibidez, horren adibide da”.

Beraz, ekainaren 28ko borroka egunagaz, nortasun disidenteak erdigunera ekarri nahi izan zuten, ez dutelako sistema heterosexual baten onartuak izan nahi, sistema bera eraldatu nahi dutelako. “Zapaltzen gaituen heteroaraua desagerrarazi arte borrokan jarraituko dugu”, aldarrikatu dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauak.

Argazkia: Zaloa Badiola.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.