Martxan daude Garraitz irlako bisita gidatuak
Bisita gidatuen helburua da Garraitzeko Parke Arkeologikoaren ondare historikoa eta arkeologikoa ezagutzera ematea da. Horrez gain, flora eta faunaren aberastasuna gertutik gozatzeko aukera ere izango dute bisitariek. Gaur [uztailak 1] hasiko dituzte eta irailaren 15era arte egingo dituzte.
Betiere, marea beheragaz egingo dituzte Atabaka kultur taldeak antolatutako irteerak. Gidak, berriz, Malen Nicholson eta Zaloa Badiola izango dira eta irlako konbentutik hasiko dira. Gogoratu dute bisitak doakoak direla.