San Martin Eguna ospatuko dute Ispasterren
San Martin Eguna ospatzeko haren baseliza inguruan elkartzen dira ispastertarrak, eta eguenerako [uztailak 4] hitzordua zehaztu dute. Ispasterko Udaleko Jai Batzordeak ohiko egitaraua prestatu du, herri kirol erakustaldiagaz. 12:00etan Meza Santuan batuko dira baselizan, eta ondoren eskolako trikitixa eta pandero ikasleek alaituko dute eguerdia. 13:30ean, Urtza Herri kirol taldeak ikuskizun ederra eskainiko du bertaratzen direnentzako.
Arratsaldean, berriz, Mus eta Briska txapelketak jokatuko dituzte, bikotea bakoitzak 20 eta 10 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren. Sariei dagokionez, lehen sailkatuek txapela eta batutakoaren %50 irabaziko dute, bigarrenek garaikurra eta batutakoaren %30 eta hirugarrenek garaikurra eta %20.