Uztailaren 3tik 7ra bitartean ospatuko dituzte San Martin jaiak Amoroton. Autobus zerbitzua egongo da eguaztenean [uztailak 3], barikuan [uztailak 5] eta zapatuan [uztailak 6].
Antolatzaileak “oso pozik” agertu dira zapatuko [ekainak 29] lasterketarekin. Guztira 72 autok eman zuten izena eta 68 autok egin zuten lasterketa, horietatik, 54 iritsi ziren amaierara.
San Pedro jaiak ospatu dituzte asteburuan munitibartarrek. Denetariko ekintzez eta, batez ere, kolorez jantzitako ospakizunez gozatu dute.