166 lagun elkartuko dira Jubilatuen Eguneko bazkarian
Domekan [uztailak 7] Zerutxu dantza taldeak ere ikuskizua eskainiko du Uni frontoian.
Markina-Xemeingo Karmen Jaiek eztanda egiteko astebete falta bada ere, jai giro usaina hartzea hasia da herria. Hain zuzen ere, Jai Batzordeak zenbait ekintza aurreratu ditu, beste ute batzuetan bezala, ekimen guztiak ez pilatzeko eta jaiak luzatzeko.
Domekan [uztailak 5], hain zuzen, Jubilatuen Eguna ospatuko dute. Hori horrela, egokitutako egitaraua prestatu dute. Mezagaz hasiko dute eguna, Karmengo elizan, eta, gero, jubilatuak bazkaritan elkartuko dira, Ikesteinen. Aurreratu dutenez, 166 lagun bilduko dira. Bazkalostea Ostolaza eta Pujana trikitilariek girotuko dute.
Arratsaldean, Zerutxu dantza taldea izango da protagonista. Uhagonetik frontoira arteko bidea kalejiran egingo dute, musikagaz eta erraldoien konpainiagaz batera. Azkenik, dantza taldeak ikasturte amaierako dantza ekitaldi handia emango du, Unin.