Dianght Diembering Elkarteak jaialdi kulturala errepikatuko du
Zapatuan [uztailak 6] Markina-Xemeingo Bekobenta eskolan elkartuko dira.
Dianght Diembering Elkarteak bigarren urtez jarraian kultur jaialdia antolatu du. Barikuan [uztailak 6] ospatuko dute 12:00etatik aurrera, Markina-Xemeingo Bekobenta Eskolan. Senegalgo ohiko janariaz gain, kultura desberdinen dantzak eskaini, eta produktu senegaldarren aukezpena egingo dute. Janariari dagokionez, plater bakoitzak 6 euro balioko ditu. Egunean zehar musika egongo da, baina aurten ere artista gonbidatu berezia izango dute: Isis Kouyito.
Dianght Diembering Elkarteak Senegal hegoaldeko Casamance herrialdean dagoen Djembering herriko hazkuntza eta garapenaren aldeko apustua egiten du, «bertako bizi baldintzak hobetu eta lurralde aberats horrek eskaintzen dituen baliabideak kudeatzeko». Hala, jaialdiko irabaziak Djemberingo garapen proiektuetara bideratuko dituzte. Herritarrak bertaratzera eta Senegalgo kultura ezagutzera gonbidatu dituzte.