Angel Txertudik irabazi du Berriatuko IX. Kinttope Txapelketa
Zapatuan [uztailak 6] Pedro Gandiaga 'Perran' omentzeko baliatu zuten txapelketa.
Angel Txertudik irabazi zuen zapatuan [uztailak 6] Berriatuko IX. Kinttope Txapelketa. Busturitarrak manta, txapela eta 750 euro eraman zituen etxera. Bigarren Aulestiko Ibekohondo izan zen eta hirugarren Nabarnizko Jatetxe Nabarniz Kepa Zubizarreta ordezkari izanik. Baina txapelketa soil bat baino askoz gehiago izan zen zapatukoa. Antolatzaileek Pedro Gandiaga Perran omendu nahi izan zuten eta ekitaldi “xume bezain polita” egin zuten.