Zapatuan [uztailak 20] egingo dute eta 2.000 euro baino gehiago banatuko dituzte sarietan.
Ispasterko Udalak lehen aldiz antolatu du margo lehiaketa uztailaren 20rako. Nahi duten artista guztiek parte hartu dezakete, 08:00etan hasiko dira margo oihalei zigilua jartzen. Obrak aire zabalean egin beharko dituzte artistek, Ispasterren. Gaiari dagokionez, Ipaster eta bere jendea izango da, teknika, berriz, librea da, baina ezin izango da argazki batetik margotu.
Haurrek 13:00etara entregatu beharko dituzte lanak eta gazte eta nagusiek 14:00etatik 14:30era. Betiere kuadroak bere astoagaz entregatu behar dituzte. Epamahaia antolakuntzak erabakiko du eta haien erabakia “apelaezina” izango dela aurreratu dute. 14:00etan banatuko dituzte haurren sariak eta 16:00etan hasiko da nagusiangoen sari banaketa. 0-12 urte bitarteko umeen kategorian, lehenengo hirurek pintura eta maleta bana irabaziko dituzte. 12-16 urte artekoetan irabazleak 120 euro eramango ditu etxera, bigarrenak 80 euro eta hirugarrenak 60 euro. Azkenik, nagusien artean, 1.000 euro irabaziko ditu txapeldunak, 800 euro azpitxapeldunak eta 500 euro hirugarren sailkatuak.
Horrez gain, lehiaketan parte hartzen dutenen artean lanen aukeraketa bat egingo dute eta Iñigo Egiluz aretoan jarriko dituzte ikusgai lehiaketa amaitu eta hurrengo bi asteetan. Gainera, koadroak erosteko aukera egongo dela esan dute antolatzaileek.