Domekan Eusko Label eta Euskotren Ligako hamargarren jardunaldi puntuagarria jokatuko da Lekeition
Lekeitioko estropadak jomuga izango dira. 10. estropada izanik, Ligako lan erdietan daude traineruak.
Gaur [uztailak 24] aurkeztu dira igandean Lekeition lehiatuko diren estropadak. Juan Luis Plaza, Isuntza Arraun Elkarteko idazkaria eta Ander Aldazabal, Lekeitioko alkateak hartu dute parte aurkezpenean, besteak beste.
Goizeko 10:00etan Jubilatuen etxean ordezkarien bilera egin ostean, 11:25etan hasiko da arraun jardunaldia XIII. Euskotren Banderarekin. 1,5 itsas mila, 2 luze eta ziaboga bakarra egin beharko dituzte. Arraun Lagunak da lider nabarmena, zortzi garaipen lortu ditu beste hainbeste jardunalditan, eta Tolosaldea 16 puntu azpitik.
Ondoren, 12:21etan gizonezkoen txanda, Eusko Label Ligako Lekeitioko 39. estropada, 3 itsas-mila, 4 luze eta 3 ziabogaduna. Urdaibai lider, joan den asteburuan Galizan Zierbenari 7 puntu aterata eta Donostiarra, Hondarribia eta Orio ere borrokarako prest.