Aritz Oregik irabazi du Bizkaiko 3. mailako aizkolari txapelketa
Gaur [uztailak 25] Ispasterko Santiago eta Santa Ana jaien baitan jokatuko du lehiaketa.
Goi-Goitik hasi dira Ispasterko Santiago eta Santa Ana jaiak. Herriko jai nagusiak izanik, eta uda giro bete-betean sartuta gogotsu harrapatu dituzte. Atzo [uztailak 24] eman zieten hasiera, baina gaur [uztailak 25] Santiago Egunean gogotik ospatuko dituzte.
Jai eguna izanik asko izan dira Ispasterko frontoira hurbildu direnak herri kiroletaz gozatzera. Gainera, asko egon da jokoan, Bizkaiko hirugarren mailako aizkolaritza txapelketa jokatu dut. Zortzi parte hartzailek lehiatu dute, bi txandatan banatuta. Guztien artean arinena lau enborrak mozten Aritz Oregi larrabetzuarra izan da, 11 minutu eta 25 segundo behar izan ditu. Bigarren Jose Benito izan da 27 segundora eta hirugarren Daniel Lopez 50 segundora. Horrenbestez, Oregik bigarren maila igotzea lortu du.
Horrez gain, Sustabiz Fundazioko harrijasotzailek ere bertan izan dira. Hain zuzen ere, oraindik egiteko asko dago Ispasterren, Santiago Egunean bakarrik ez, zapatura arte ere bai. Herri bazkarian 200 lagun inguru biltzea aurreikusten dute. Horrez gain, Aukeran dantza konpainiak Santa Ana egunean emango duen Aiurri ikuskizuna ere nabarmendu dute: “Aurtengo berritasun nagusienetakoa da”. Ez hori bakarrik: “Uztailaren 28an, jaiak amaitu berri, Quintana ahizpek Santiago baselizan a cappella abestuko dute”.