Herberehetako Ad Hoc orkestrak kontzertua eskainiko du Lekeition
Domekan [uztailak 28] 20:00etan joko dute Santa Maria elizan.
Lekittoko Musika Bandak Herbehereetako Ad Hoc orkestra erakarri du Lekeitiora. Kontzertua eskainiko dute domekan [uztailak 28] 20:00etan, Santa Maria elizan. Ad Hoc 65 musikariz osatutako orkestra da eta urtero aldatzen dituzte horietako zenbait. Lekeitiokoa Txapela Buruan, eta ibili, munduan kontzertu zikloaren parte izango da. Hain zuzen ere, beste hainbat herri bisitatuko dituzte eta mundu osoan zehar haien historia kontatzeko baliatzen dituzte uda sasoiko irteera eta kontzertuak.
2016an Lekittoko Musika Banda izan zen Herberehetara joan zena, Txemi Etxeberria bertako zuzendariaren eskutik. “Ilusio handia egiten digun kontzertua da. Azken batean gurekin hain ondo portatu diren jendeari gure esker ona adierazteko modu bat dela uste dugu, ezin genuen gutxiagorik egin”, adierazi du Urtzi Iriondo zuzendariak.
Hala ere, bandakoek zehaztu dute normalean ez direla interkanbioak egitekoak, beste talde batzuek bai egiten duten bezala. «Kanpora joan garenean gure proiekturen bat zabaltzeko helburuagaz egin dugu. Hala ere, deia jaso genuenean ez genuen zalantzarik izan laguntza eskaintzerakoan», esan du Iriondok.
Herbereetako orkestrak kanta bilduma “zoragarria” prestatu duela esan dute. Bertan, besteak, beste Capriccio Espagnol bezalako obrak joko dituzte, baita pasodobleak, martxak edota The Wizz filmeko soinu banda ere. Horrez gain, Garikoitz Mendizabal txistulariak bakarkako emankizuna ere eskaniko du. Hau da, askotariko kantak entzuteko eta gozatzeko aukera izango dute lekeitiarrek.
«Pasio handiko» orkestra dela nabarmendu du Iriondok eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete «ezin delako egunero kanpoko banda batez gozatzeko aukera izan».