San Inazio eguna sardina erre eta bertso artean
San Inazio kaleko jaiak ospatzeko, sardina erreak eta bertso saioa antolatu dute Ondarroan.
Euskal Herriko beste hainbeste herritan bezala, Ondarroan ere ospatzen dute San Inazio eguna. Koxkorra, Torrepe eta Txanpa tabernek antolatuta, Danak Etxea! taldeko kideen laguntzarekin, sardina erreak jateko eta Miren Amuriza eta Ion Maiaren bertsoak entzuteko aukera izan dute ondarrutarrek.