Aniztasun funtzional fisiko eta sentsoriala duten gazteentzako udalekuak antolatu ditu Lea Artibaiko Mankomunitateak
Abuztuaren 26tik 30era izango dira Udalekuak Markina-Xemeingo Musika Eskolan eta eskualdeko 7 gaztek parte hartuko dute.
Aniztasun funtzional fisiko eta sentsoriala duten ume, nerabe eta gazteentzako zerbitzuen diagnostikoa egin da, haien premiei erantzun eta inklusibitatea lortzeko helburuarekin. Horri lotuta, aisialdi premiak aintzakotzat hartuta, udalekuak antolatu dira abuztuaren 26tik 30era.
Lea-Artibai Mankomunitateak “eskerrak” eman nahi dizkie eskualdeko kooperatibei, “euren diru laguntzari esker parte hartuko duten familien kuotak murriztu” direlako.