Herriko eta inguruko kobazuloak bizitatzeko aukera izan dute lekeitiarrek
III. Arkeologia eguna ospatu zuten atzo [abuztuak 8] Lekeition. Kobazuloetara bisita gidatu zein tailerretan parte hartuz, "oso harrera ona" izan du.
Before Art Project eta IIPCgaz (Instituto Internacional de Investigaciones Prehistoricas de Cantabria) elkarlanean III. Arkeologia Eguna antolatu zuten atzo [abuztuak 8]. Goizean zehar Isuntza/Zubiburuko kobazulora bisita eta Atxurra kobazulora bisita birtualak egiteko aukera egon zen.
Isuntza/Zubiburuko kobazuloan, denboraren eta Lea errekaren indarraren poderioz sortutako gela, estalagmita eta horma hezeak ikusi zituzten hurbildutakoek. Baita milaka urte atzera artzek utzitako atzaparkadak ere.
Etxeko txikienek ere izan zuten egunaz gozatzeko aukera, “Paleolito garaiko pigmentuak” tailerrean paleolito garaiko irudiak egin zituzten mineralez (hematitea, limonita, magnesioa) zein egun ikatzez eginiko pigmentu naturalekin.
Antolatzaileek esanetan “oso harrera ona” izan du aurtengo Arkeologia egunak. Izan ere, bisitak egiteko izen-emate zerrendak osorik bete ziren atera eta gutxira.