300 gazte inguru batu ziren zapatuan Lekeitioko Gazte Egunean
Lekeitioko Gazteek Gazte Eguna ospatu zuten larunbatean [abuztuak 10]. Zenbait hilabetez eguna antolatzen egon ostean ājarritako helburuak beteā dituztela esan dute antolatzaileek.
Lekittoko Gazteak taldeak, herriko gazteekin batera, Gazte Eguna antolatu zuten zapatuan [abuztuak 10]. Egun guztiko egitarauan zehar ehunka gazte batu ziren ekintza desberdinetara.

Goizean, herria apaintzearekin batera, kamiseta banaketarekin hasi zuten egitaraua. Poteo musikatuan zehar gazte giroz bete zuten herria eta ondoren bazkaria egin zuten plazan, 300 gazte inguru batuz. Bingo musikatua ere egin zuten bazkalostean, eta dena batu eta txungotakoan jolasei ekin zieten. Bosta taldetan banatu eta plaza bete zuten, herritarrak ere hurbildu ziren ikusminez gazteek antolatutako Desafioa ikustera. Hamarru elektrotxaranga zumaiarra izan zen iluntzeko giroa jartzearen arduraduna. Gauean Gorriontxu eta Laztana aritu ziren Kontzijopean musika jartzen eta egunari bukaera biribila emateko Kantzontzilo eta pantalo lasterketa egin zuten.
Antolatzaileak āoso balorazio positiboaā egin dute. āAspaldi ez ginela herriko hainbeste gazte batzenā. Nahiz eta ājende kopuru handiak antolatzeak bere konplikazioakā dituen, egunari ājarritako helburuak beteā dituztela adierazi dute.