Inguruko ekoizleen zein artizauen produktuz bete da Lekeitio Baserri Azoka
Esnekiak, ortuariak, eztia, ahatekiak, kontserbak, gozoak, bitxiak edota jantziak egon dira Lekeition zapatuan [abuztuak 10] ospatutako Baserri Azokan.
Inguruko ekoizle zein artizauek ekoiztutako produktuak eskaini zituzten zapatuan [abuztuak 10] Lekeitioko plazan egindako Baserri Azokan. 40 postu inguruz osatuta, esnekiak, ortuariak, eztia, ahatekiak, kontserbak, gozoak, bitxiak edota jantziak eduki zituzten salgai. Musikaz girotuta, eguzkipean batu zen jendea, postuz postu, etxera zer eramango erabaki eta erosten.