Bakardadea izango dute hizpide Etxebarrian eta Berriatuan
Lea-Artibai Mankomunitateak nahigabeko bakardadeari buruzko solasaldiak antolatu ditu.
Lea-Artibai Mankomunitateak nahigabeko bakardadeari buruzko solasaldiak antolatu ditu Etxebarrian eta Berriatuan. Lehendabizikoa Etxebarrian egingo dute bertako udalagaz elkarlanean, irailaren 19an, 17:00etatik 18:30era, udaletxean. Astebete beranduago, hilaren 26ean, ordutegi berean, Berriatuko udaletxean egingo dute, udalagaz eta jubilatuen elkarteagaz batera antolatuta.
Bi saioetan hizlari berak ariko dira: Leire Gandiaga Arrieta, Eileke zentro psikoedukatiboko psikologa etxebarritarra; Olaiz GorriƱo Lariz, Agintzari gizarte ekimeneko kooperatibako psikologa eta Mila Lopez Aldama, Agintzari gizarte ekimeneko kooperatibako psikologa eta familia eta bikoteko psikoterapeuta.