Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Beste txapel bat Aritz Erkiagarentzat

Ispastertarrak Pau Cup txapelketako finala irabazi zuen barikuan [irailak 6]. Basquegaz jokatuko du Jai Alai Ligako Lauko Finala.

Mikel Reina Barros
Ispaster
2024/09/09

Aritz Erkiaga izan da zesta-puntako udako izar nagusia. Jai Alai Ligako hamalau txapelketatik hamar irabazi ditu ispastertarrak. Horrez gain, Lekeitio Masters Series Txapelketa bezalakoak ere gehitu behar zaizkio. Barikuan [irailak 6] Pau Cup txapelketa irabazi zuen Gorka Sorozabalegaz batera.

Xabi Barandika eta David Minvielle izan zituzten aurkari. Atzelariarentzat partida bereziki garrantzitsua zen, txapelaz gain Jai Alai Ligako Lauko Finalerako txartela lortu zezakeen. Horretarako, irabazi beharra zuen, ez zuen beste aukerarik, bestela Imanol Lopez sartuko litzateke bere lekuan. Baina Erkiaga kantxan dagoen bakoitzean faborito da, eta argi utzi zuen. Arazoak izan zituzten ispastertarra gainditzeko eta aurrelariak ez zuen barkatu.

Gainera, Barandikak eta Minviellek ohi baino akats gehiago egin zituzten. Arin zabaldu zuten tartea markagailuan Erkiagak eta Gorkak (6-2) eta hortik aurrera abantaila kudeatu besterik ez zuten egin. Saiatu baziren ere, ez zuten lortu berdintzea: 15-9. Bigarren jokoa ere bide beretik joan zen, behin aurrea hartuta ezinezko izan zuten. 10-4 aurreratu ziren, eta gernika-lumotarrak gehiago arriskatuz tantoak egitea lortu bazuen ere, ez zen nahikoa izan: 15-10.

Zehaztuta. Gauzak horrela, zehaztuta dago Jai Alai Ligako Lauko Finala: lau aurrelari eta atzelari onenek parte hartuko dute. Erkiaga-Basque, Johan-Gorka, Ladutxe-Del Rio eta Barandika-Lopez izango dira bikoteak. Erkiaga eta Basque izan dira Jai Alai Ligan puntu gehien eskuratu dituzten aurrelari eta atzelaria, eta batera jokatuko dute. Eraman enpresatik aurreratu dutenez, Durangon jokatuko da Lauko Finala, urrian. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.