Ondarroako portuko lonja bisitatu du Imanol Pradales lehendakariak
Ondarroako portuan izan du hitzordua gaur Imanol Pradales lehendakariak. Arrantza sektoreko ordezkari desberdinek beraien kezkak adierazteko tartea izan dute.
Arrantza sektorearekin batu da gaur [irailak 11] Ondarroako portuan Imanol Pradales lehendakaria, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuagaz eta Leandro Azkuna Arrantza eta Akuikultura zuzendariagaz batera. Ondarroako portuko lonja berria bisitatzeaz gain, kezkak adierazi eta zalantzak argitzeko tartea hartu dute.Â
Bertan batu dira Ondarroako Arrantza Ekoizleen Erakundeko ordezkariekin (OPPAO), erosleen elkarteko ordezkariekin eta neskatilekin. Hauek, beraien kezkak azaleratu dizkiete, izan ere, geroz eta zailagoa egiten zaie belaunaldien arteko erreleboak aurkitzea eta urtez urte “geroz eta murrizketa gehiago daude” arrantzari lotuta.Â
Ondarroako portuko lonja berria ezagutzeko aukera ere izan dute eta arrantza sektoreko kideek gidatuta, honek dakartzan berritasun guztiak erakutsi dizkie lehendakariari. Enkantearen digitalizazioa nola egiten duten azaltzeaz gain, online dendako funtzionamenduaren berri eman diote. Izan ere, 2023ko irailean hasi ziren funtzionamendu berri honekin, orain arte, papera eta boligrafoa hartuta, ahoz aho egiten baitzuten enkartea. Orain, aldiz, aplikazio baten bitartez egiten dute, erosleei edozein tokitatik eskatzeko aukera emanez.Â