Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKirola

Miruaitz, ospakizunaren eta oroimenaren gordeleku

Etzi [irailak 15], Galbaixo Txiki egunez, I. Egurbide Memoriala zesta-punta jaialdia egingo dute, txikien kinielak eta nagusi mailakoen partidu batek osatuta.

Alex Uriarte Atxikallende
Mutriku
2024/09/13

Zesta-punta kirol soil bat baino askoz gehiago da mutrikuarrentzat: tradizio handia du herrian, eta zesta-punta partiduak mugarri esanguratsu izan ohi dira urtez urte hala Malen jaietako, nola Galbaixo jaietako ospakizun egitarauetan. Aurtengo galbaixoetan ere, ez da gutxiago izango: Miruaitz pilotalekua goi mailako lehiaren epizentro bihurtuko da domekan [irailak 15], Galbaixo Txiki egunean. 21:00etan hasiko da ikuskizuna, eta doako sarrera edukiko du.

Parte hartuko duten lau puntistetatik hiru Mutrikuko bizilagunak izango dira: Eñaut Urreistik, Ion Ibarluzea markina-xemeindarragaz bikotea osatuta, aurkari izango ditu bere herrikide Erik Mendizabal eta Mikel Mantzisidor. “Maila handiko neurketa estua” izatea aurreikusten dute Danok Bat klubeko antolatzaileek: “Bikote bietako bat ere ez da hautagai argia eta, horrenbestez, partidu gogorra, bizkorra eta fisikoa izateko osagai guztiak dauzka”. Mendizabal izango da lau pilotarietatik eskarmentu gehien duena, gainontzekoak oso gazteak baitira: “Dena dela, laurek sobera frogatu dute maila handia dutela, eta egungo puntistarik onenen pare daudela. Mendizabalek berak ere, oraindik kalitate handiko jokoa dauka, eta seguru gaude hori kantxan erakutsiko duela”.

Pilotaren ikurretako bat.
Aurtengo festibala, gainera, I. Egurbide Memoriala modura bataiatu dute. Izan ere, herriko zesta-puntaren ikur nagusienetako bat, Jose Antonio Egurbide, iaz zendu zen, eta bere oroimenez atondu dute partidua: “60ko hamarkadatik 80kora bitartean aritu zen jokalari modura, baina beti egon izan da zesta-puntaren munduan oso murgilduta; iaz ere omenaldi berezia egin genion, oso hunkigarria izan zena”. Egurbidez gain, Urreisti eta Oaia Otaño puntista mutrikuarrek ere merezitako omenaldia jasoko dute etzi. Biak ala biak distiratsu aritu dira berriki lehiatutako 22 Urtez Azpikoen Munduko Zesta-Punta Txapelketan, Iruñeko Labriten. Urreistik, bakarka, bigarren urtez jarraian lortu du urrezko domina. Otañok, Elaia Gogenola berriatuarrarekin bikotea osatuta, zilarrezkoa eskuratu du.

Gaztetxoenei ere merezi duten plaza eskaini nahi diete. Hori horrela, txikien kinielak abiatuko du gaualdia: “Danok Bat gazteekin lan handia egiten ari da eta, egun, kluba osasuntsu eta sendo dago. Hainbat ume animatzen dira gure kirolean proba egitera, eta gehienak izugarri erakartzen ditu. Hori dela eta, harrobi lan horrekin jarraituko dugu aurrerantzean ere”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.