Aniztasun funtzionala dutenen arreta zerbitzua hurbiltzeko eskaera diputaziora eraman dute
Eusko Jaurlaritzagaz ere batzarra eskatu dutela adierazi dute Lea-Artibai Mankomunitatetik.
Lea-Artibai Mankomunitateko ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundian egon dira aniztasun funtzionala daukatenen arreta zerbitzua hurbiltzeko eskatzeko. Era horretara, Lea-Artibai Mankomunitateak eskualdeko ikastetxe, guraso elkarte eta udalen eskariari “ahotsa” jarri dio.
Eusko Jaurlaritzagaz ere batzarra eskatu dutela adierazi dute, hain zuzen, Hezkuntza Sailagaz eta Osakidetzagaz, “horiek ere konponbidearen parte direlako”. Aurten lehenengo udaleku froga Markina-Xemeinen egin ostean, esan dute balorazioa “oso positiboa” izan dela, “zerbitzua hurbiltzearen eskaerak indar handiagoa hartu du gurean”.