Cabo Verdeko Gabaia hegaztia dokumentatu dute Lekeition, Europan lehen aldiz
Kulixka ontziaren irteera pelagikoetako batean ikusi zuten, kostaldetik sei itsas milia iparraldera.
Badirudi hegaztiek Lekeitio gogoko dutela. Duela urtebete inguru Martin Arrantzale Erraldoia agertu zen Lekeition, eta oraingoan Cabo Verdeko Gabaia (Calonectris edwardsi).Kulixka ontziaren irteera pelagikoetako batean ikusi zuten, kostaldetik sei itsas milia iparraldera.
Jon Zubiaur Arantzadi Zientzia Elkarteko bazkideak eta ornitologia saileko kolaboratzaileak azaldu Cabo Verde artxipelagoko “espezie endemikoa” dela eta neguko migrazioetan hegoalderantz mugitzen direla, Hego Amerikako kostaldera, “inoiz ez iparralderantz”. Lehen aldia da Europan argazkiz dokumentatzen dutena. Beste aipamen bat dagoela esan du Galiziako Estaca de Bares lurmuturretik, baina argazkirik barik.
Zubiaurrek bolondres gisa parte hartzen duen Isuntzaren Kulixka irteera pelagikoetako batean ikusi zuten hegaztia. “Tunidoen “sardak” ikusi genituen, antxoa txikia gainazalerantz inguratzen, eta hori aprobetxatzen zuten ehunka zanga, kaio eta hainbat espezietako gabaiek arrantzan egiteko; gabaien artean batek gure arreta erakarri zuen, argazki batzuk egin genizkion, eta argazkiok han bertan aztertuta, Cabo Verdeko pardela gisa identifikatu genuen hegaztia; ostean, nazioarteko adituek berretsi dute identifikazio hori”.