Musika izango da protagonista Berriatuan
Zapatu [irailak 21] goizean, tailerrak egingo dituzte eta Anari egongo da arratsaldean.
Berriatuarrek badute zeregitekoa asteburu honetan, zapatuan [irailak 21] batik bat. Hain zuzen ere, udalaren elkarlanarekin, adin guztientzako ekimenak antolatu dituzte.
Goizean umeak izango dira protagonista nagusiak. Arropaineko Arragua Elkarteko kideak Berriatura hurbilduko dira bi tailer eskaintzeko. Hasteko, kutxa erresonanteen esperientzia tailerra egingo dute zapatuan, 11:00etan hasi eta 12:30era bitartean, plazan. Ekimena 5 urtetik 12 urtera artekoei zuzenduta dagoela jakinarazi dute. Musika kaxarako pieza baten ausazko konposizioa landuko dute.
Jarraian, 12:30etik 14:00etara, karabanan sartuko dira, eta La COSAren tresna elektronikoekin musika giro zaratatsuko pieza bat sortuko dute musika-kaxa bakoitzeko pieza musikala. Arratsaldean, berriz, Anarik kontzertua eskainiko du 19:30etik aurrera, Zentral gaineko plazan. Giza Zarata bere azken diskoa aurkeztuko du.